Barañaingo Udalak eta Sahats Fundazioak (IKA Barañain euskaltegiak) udalerrian euskara sustatzea helburu duen Bai Euskarari Hitzarmena sinatu zuten. Argazkian, Maria Lecumberri alkatea eta Sahats Fundazioko zuzendaria den José Ramón Olano, hitzarmena sinatzeko unean.
Barañaingo 36 entitatek dute gaur egun Bai Euskarari Ziurtagiria. Euskara egunerokoan txertatzen eredu dira entitateok eta bideoa egin dute herriko Bai Euskarari ziurtagiridunen ahalegina aitortzeko:
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Do a comment