Kanpo komunikazioa aztergai Arabako Enpresen Foroaren hirugarren saioan

52084885394_6322d38485_c.jpg

Ekainaren 30ean egingo da 2022ko Arabako Enpresen Foroaren hirugarren eta azken bilera. Bertan, kanpo komunikazioaren gaia landuko da. Arteman Komunikazioa agentziako Arantzazu Lagunillak kanpo komunikazioa lantzeko zenbait gako emango ditu eta, jarraian, Arabako Enpresen Foroko partehartzaile diren Vital Fundazioak eta Oronak beraien erakundeetan kanpo komunikazioa nola lantzen duten azalduko dute.

Aurkezpenen ostean dinamika bat proposatuko zaie parte-hartzaileei kanpo komunikazioan dituzten erronkak definitzeko. Eta, azkenik, Arabako Enpresen Foroaren ziklo honetako balorazioa egingo da.

EMAN IZENA - ARABAKO ENPRESEN FOROA 2022

NOIZ: Ekainak 30

ORDUTEGIA: 9:00 - 11:00

LEKUA: Europa Biltzar Etxea (Gasteiz hiribidea, 85)

Parte hartzen ari diren enpresak

Enpresa hauek ari dira Arabako Enpresen Foroan parte hartzen: Mutualia, La Vitoriana, Sirimiri Zerbitzu Soziokulturalak, EBA S.L., Ludoland, SEA Arabako enpresariak, Orona - Electra Vitoria, Ega Master, RPK, Uriarte Industrial, Oreka IT, Artepan-Mamia, El Corte Inglés, Mondragon Korporazioa, Vital Fundazioa eta Ciudad Jardin LHII.


 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Do a comment