Lan arloan ere euskaraz aritu nahi dutenen sarea sortzeko bigarren topaketa

LanetikLekora2.jpg

Irailean egin zen lehen topaketak izandako erantzun onaren ostean, II. Lanetik Lekora topaketa egin zen  azaroaren 23an Ortzaizen (Behe Nafarroa). Euskara lanean ere txertatzeko lehen pausoak eman eta Ipar Euskal Herrian sarea osatzeko baliagarria izan zen topaketa hau ere.

Hainbat enpresatako ordezkariak bildu ziren Asteburua tabernan, hezkuntza, informatika eta elikagaien sektoreetakoak, besteak beste. Tartean, Bai Euskarari komunitateko kide diren enpresetako aurpegiak ere bertan ikusi genituen: Studio waaz, Moondura, Antola Cooperation.

Mamia kolektiboak, Seigos-ek eta Albizua ingeniaritzak antolatu zuten topaketa, Bai Euskarari Elkartearen babesarekin.

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Do a comment