Gaur, abenduak 3, Euskararen Eguna da. Gurean, egunero da Euskararen Eguna.
Bai Euskarari Elkartea egunero ari da alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko lanean, euskaraz lan egin eta euskaraz bizi nahi dutenei tresna, bitarteko zein proiektu baliagarriak eskainiz. Egin eta egin, euskarak espazio berriak lortzea eragiteko. Eta bidea ez dugu bakarrik egiten, egin eta eragiten lagun zaituztegu Bai Euskarari komunitatea osatzen duzuen guztiok. Egiten eta eragiten dugulako gara komunitate, gara eragile, zarete eragile eta zarete eredu.
Ospatzeko eguna dugu abenduaren 3a, baina baita aldarrikatzekoa ere, euskaraz lan egin eta euskaraz bizi nahi dugula esatekoa. Horregatik, egunerokoan espazioak euskaraz betetzeko lanean ari zaretenontzako kartel hau egin dugu, gurean egunero dela Euskararen Eguna nabarmentzeko.
Deskargatu eta erabil ezazue nahieran.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Do a comment