Euskararen aldeko konpromiso erakutsi eta euskara lan arloan sustatzen duten 23 entitate daude gaur egun Gernika-Lumon. Horien lana aitortzeko ekitaldia egin zen martxoaren 6an, Bai Euskarari Elkarteak eta Gernika-Lumoko Udalak antolatuta. 2008an sinatu zuten lehenengoz hitzarmena elkarteak eta udalak, eta, Ziortza Bilbao Euskara zinegotziak esan duenez, “beste urte askotan” elkarlanean jarraitzea espero dute.
Bai Euskarari Elkarteko aholkulari Alex Zenarruzabeitiak esker mezuak izan zituen ziurtagiridunentzat eta adierazi zuenez, "euskarari dagokionez, garai bortitzak bizi ditugu, eta, horren aurrean, Bai Euskarariko komunitateak euskara modu aktiboan defendatzen du”. Udalaren aldetik ere eskerrak eman zizkieten euskararen aldeko konpromisoa hartu duten pertsona eta erakundeei.
Gernika-Lumoko bi entitateren esperientziak bildu ditugu, Bai Euskarari Ziurtagiriak zertan lagundu dien aipatuz:
Jon Andoni Irazabal Obieta
Cor Aholkularitzako bazkidea
Itziar Muniategi Askondo
Ekin eta Bizkargi Autoetako zuzendari orokorra
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Do a comment