Txinparta bizia euskararentzat da aurtengo sari banaketako leloa, euskara lan munduan biziarazten duten txinpartak baitira Bai Euskarari Saria jasoko dutenak. Hiru ziurtagiridun saritu eta eredu bihurtu nahi ditugu Bai Euskarari sarien bidez.
Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari diren hiru entitateri aitorpena egitearekin batera Bai Euskarari komunitatea osatzen dugunon elkargune ere izan ohi da urteroko zita. Aurten ere, ekitaldi berezia izatea espero dugu. Ekitaldiaren ondoren mokadutxoa izango dugu, ohi bezala.
Euskara biziarazteko txinparta izan nahi duzu?
Eman izena beheko estekan sartuta.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Do a comment