IV. Lanetik Lekora topaketa egin zen ekainaren 13an Senperen, Mamia kolektiboak, Seigos-ek, Albizua ingeniaritzak eta Bai Euskarari Elkarteak antolatuta.
15 lagun inguru elkartu ziren, Egiazki enpresaren ostatuan, Sanokin. Camille Fourt Arteagak, enpresako jabeetako batek, haien ekoizpen lantegiaren bisita egin zien bertaratutakoei, haien historioa kontatuz. Ondoren, bakoitzak bere burua eta lana aurkeztu zuen.
Topaketaz topaketa, Ipar Euskal Herrian lan arloan ere euskaraz aritu nahi dutenen sarea ehuntzen ari gara, indarrak batu eta praktika onak elkarbanatuz.
Bertaratutako enpresetako ordezkarien bisita txartelak elkarbanatzeko txoko bat ere jarri zen; hurrengo topaketetan ere erabiltzea da asmoa, sarea elikatzen joateko.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Do a comment