Lankidetza Lekeitioko Udalarekin, herriko komertzio eta tabernek Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko

Lekeitio.jpeg

Bai Euskarari Elkarteak lankidetza abiatu du Lekeitioko Udalarekin, herriko taberna eta komertzioek Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu dezaten. Enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak euskararen ezagutza eta erabilera areagotzeko neurriak garatzen ari direla egiaztatzen du Bai Euskarari Ziurtagiriak. Horrela bada, entitate baten hizkuntza-egoera zein den ziurtatzen du eta entitate horiek guztiek euskara lanean erabiltzeko egiten duten ahalegina eta konpromisoa aitortzen du.

Lekeitioko taberna edo komertzioek hemendik egin beharko dute eskaera Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko: https://forms.gle/HCbxQ5zTdYCqx6EA6

Kanpaina abiatzeko beheko bideo egin dute:

Esan bai euskarari, eman arnasa euskarari!

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Do a comment