Kultura elkarteei, kirol federazioei, kirol federazioen elkarteei, ikasleen gurasoen elkarteei eta ikasleen gurasoen elkarteen federazioei dirulaguntzak emateko deialdia, euskararen bitartez sozializatzeko programak gara ditzaten.
Bukaera data: 2024/05/03
Dirulaguntza deialdi publikoa, euskararen bidez sozializatzeko programak gauza daitezen Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabea, udalek eta kuadrilek sutatuta.
Bukaera data: 2024/03/14
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).