Notariotzak

Erabiltzaileek adierazi digute notariotza hauetan zerbitzua euskaraz eskaintzen dutela.

Besteren bat ezagutuz gero, info@baieuskarari.eus mezu bat bidali eta datuak eguneratuko ditugu.

  • Andres Urrutia / 944790900 / Rodríguez Arias kalea 63 (Bilbo)
  • Gernikako Notaria / Pedro Elexalde, 2.(Gernika) Igor Ispizua / 94 625 07 95 / notariagernika@live.com
  • Elisa Castro Álvarez. 946840304 / Pascual Abaroa hiribidea, 18. (Lekeitio)
  • Pedro Romera. 943 555 650 / Kale Nagusia 45-2. (Hernani)
  • Pedro Elosegui Bergareche / Maria Larraitz Franco Galarraga. 943 65 09 09 / San Frantzisko Ibiltokia, 17 behea. (Tolosa)
  • Koldo Moreno. 948 33 34 22 / Kapanaburua kalea 4, 2.A (Atarrabia)

Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren OHARRA:

Bi hizkuntza koofizialetan, hots, euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako agiriek eraginkortasun eta balio berberak dituzte, notario- edo erregistro-ondorioetarako, besteak beste. Euskaraz idatzitako agiriek, beraz, ez dute inolako «trabarik edo atzerapenik» izan behar euskaraz idatzita egoteagatik soilik, eta, ondorioz, eskriturak egiteko aukeratzen den hizkuntza koofizialaren arabera ez da bereizkeriazko tratamendurik gertatu behar.

Hori dela eta, Notarioak euskaraz badaki, eskritura euskaraz egingo da zuzenean, eta horri ez zaio itzulpenik erantsi beharko. Notarioak, aldiz, euskaraz ez badaki, euskaraz idatzitako agiria Notario Elkargoak ezarritako zerbitzuek itzuli egingo dute. Eta itzulpen horrek ez du ez zeharkako ez zuzeneko kosturik izango eskatzailearentzat.

Aurrekoarekin bat etorriz, Elkargoak Euskal Herriko lurralde-esparruan kokatutako Notariotza guztiei jarraibideak eman ohi dizkie erabiltzaileen hizkuntz eskubideak bermatzeko, eta elebidun langile kopuru nahikoa izan dezatela gomendatu ohi die, erabiltzaileei bulegoen ohiko ordutegian arreta emateko moduan, logikoa denez, Notariotzen eskualdeetako gizarte- eta hizkuntza-egoeraren arabera.

Itzulpen-zerbitzuei dagokienez, Elkargoak badu zerbitzu zentralizatua, euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkezten diren agiri guztiak bi hizkuntza koofizialetan itzul ditzan. Zerbitzu horren eskutik, hortaz, alde batetik, eskriturak eta gainerako agiriak berme juridiko osoz zuzen itzultzen dira eta, bestetik, Notarioek euskara juridikoa bateratzeko beharrezko zereginean buru-belarri parte hartzen dute.

Zerbitzu hori doakoa da erabiltzaileentzat, eta eskariaren eta agiri-motaren (luzapena, izaera…) arabera, itzulpenaren batez besteko epea ez da hiru egun baliodunekoa baino luzeagoa.

Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestua

Ilustre Colegio Notarial del País Vasco

Henao kalea 8, Bilbo (48009)

Tel.: 94.424.05.60

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna