Datorren ekainaren 7an, larunbata, gazta-dastaketa komentatua egingo dugu Gasteizko Virgen Blanca jatetxean. Bittor Rodriguezek gidatuko du dastaketa eta Arabako hiru gazta dastatzeko aukera izango da. Horrez gain, Virgen Blanca jatetxekoek pintxo berri bat aurkeztuko dute: Bai Euskarari pintxoa. Dastaketan parte hartzeko izena eman beharra dago. Gasteizko Udalak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatua dute arlo sozio-ekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko eta lankidetza horren fruituetako bat da gazta-dastaketa hau.
Data: ekainak 7, larunbata.
Ordua: 11:30.
Lekua: Virgen Blanca jatetxea (Andre Maria Zuriaren plaza, 2. Gasteiz).
Bertan dastatuko dira Arabako hiru gazta:
Bittor Rodriguezek gidatuko du dastaketa, Idiazabal Jatorrizko Deituraren Babesaren Kontseilu Arautzailearen Komite Ofizialeko dastatzailea da.
Izen-ematea
Antolakuntza dela eta, plaza mugatuak izango dira; 40 lagunek parte hartu ahal izango dute gehienez. Izena emateko, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearekin jarri harremanetan:
Bai Euskarari pintxoa eta jolasa
Virgen Blanca jatetxea 1985ean zabaldu zuten Andre Maria plazan eta harrezkero erreferentziazko topagunea da gasteiztarrentzat. Bai Euskarari Ziurtagiria ere badu, Bidean maila, eta gasteiztarrak Gasteizen euskaraz kontsumitu ahal izateko pausoak ematen ari dira pixkanaka. Pauso horietako bat da Bai Euskarari pintxoa eta horrekin sortu duten jolasa. Arabako Idiazabal gaztekin egingo dute pintxoa eta pintxoa dastatzea eskatzen duen bezeroak gazta-dastaketarako fitxa bete ahal izango du. Hala, forma, orearen kolorea, usaina, testura eta zaporea moduko irizpideak puntuatu beharko ditu. Behin pintxoaren puntuazioa eginda; gazta-dastaketan Bittor Rodriguez dastatzaileak egindako puntuazioarekin bat datorren edo ez egiaztatu ahal izango dute bezeroek.
Pintxoa eta jolasa ekainaren 7an aurkeztuko dute gazta-dastaketan, eta hurrengo egunetan ere jarraipena izango du Virgen Blanca tabernan bertan.
Elkarlana
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak, Idiazabal Gazta Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak eta Virgen Blanca jatetxeak elkarlanean antolatutako ekintza da. Euskarak Gasteizen ere bere tokia izan dezan konpromisoa erakusten dute ekintza honekin Idiazabal Kontseilu Arautzaileak eta Virgen Blanca jatetxeak, biak ere Bai Euskarari Ziurtagiria dutenak.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin