Lan eta bizi euskaraz

Captura_de_pantalla_2014-10-28_a_la(s)_12.15.40.png

Ziurtagiriaren Elkarteak Euskal Herriko alor sozioekonomikoarentzat, osagai ezinbestekoa izan nahi du. Dakizuen bezala, arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea da gure helburua, euskaraz lan eta bizi ahal izateko dauden espazioak identifikatzea, babestea eta gehiagotara zabaltzea, gure egunerokoan eragina duten espazio guztietan euskarari leku egitea estrategikoa baita. Berebiziko garrantzia du.

Eremu horretan eragiteari begirako proiektuak ari gara garatzen. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin batera, Enpresarean edo Lansarean bezalako ekimenak ari gara lideratzen. Alor sozioekonomikoko entitateen eta pertsonen arteko elkarlana ari gara sustatzen, euskarak dituen eremuak babesteko eta eremu berriak bete ditzan.

Garai berri baten aurrean gaudela diote adituek eta, Ziurtagiriaren Elkartean ere, horretara egokitzeko ahalegina ari gara burutzen. Bide luzea egin dugu gaur arte eta erronka handiak ditugu aurrera begira. Pausoak ematen ari gara eta horrela segituko dugu, gogo handiz. Konpromisoa berretsi nahi dugu.

Gure elkarteak hausnarketa sakona egin du etorkizuna irudikatzeko. Non egon nahi dugun badakigu. Bidea irudikatu dugu eta orain zuen laguntza eta lankidetza behar ditugu, euskal gizartearen babesa behar dugu, bereziki arlo sozioekonomikoan diharduzuen eta eragiten duzuen aktore nagusiena. Harreman sarea behar bezala landu eta ehundu behar dugu, elkarlanean arituz gero askoz eraginkorragoak izango baikara.

Alor sozioekonomikoaren espazio guztietan euskaraz aritzeko proiektuak bideratzen segituko dugu. Zuekin batera. Lan eta bizi euskaraz.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin