Errenteriako Katuka dendak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

katuka.jpg

Errenteriako Katuka dendak Bai Euskarari Ziurtagiria jaso du; Zerbitzua maila, hain zuzen ere. Aurretik eginiko sustapen kanpainara gehitu da eta, modu honetan, 24 ziurtagiridun ditugu Errenterian.

Idoia Astarloza dendako arduradunak jaso zuen ziurtagiria joan den astean, Arkaitz Illarramendi elkarteko kidearen eskutik.

Zorionak!

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin