Ziurtagirien banaketa Barañainen, ostiralean

41 entitatek dute ziurtagiria

Captura_de_pantalla_2015-02-04_a_la(s)_12.19.17.png

Ostiralean, otsailak 6, 20:00etan, ziurtagirien banaketa egingo dugu Barañaingo udaletxeko erabilera anitzeko aretoan. Ekitaldian parte hartuko dute, Jose Antonio Mendive alkatearekin batera, Barañaingo udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako ordezkariek, ziurtagiria duten Barañaingo entitateek eta Rober Gutiérrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak.

41 ziurtagiri

Guztira 41 ziurtagiri banatuko ditugu ekitaldian. Horietatik 36 dira ziurtagiria berritu dutenak eta bost entitate dira lehen aldiz ziurtagiria jasoko dutenak: Barañaingo Geroa Bai, BEEP Informatika Sagundilla, Xinela oinetako denda, Hegoalde taberna eta Barañaingo Jai Batzordea.

[Irudian, iazko ziurtagirien banaketa-ekitaldia]

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin