Ziurtagiria eskuratzeko irizpideak egokitu dira
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak egokitu egin ditu Ziurtagiria eskuratzeko irizpideak, gaur egungo entitateen egoera eta eskaerak kontuan hartuta. Hauek dira egin diren egokitzapenak:
-
Orain arteko 5. irizpidea, programa informatikoena, desagertu egin da eta bere edukiak kanpo harremanen eta barne harremanen atalean jaso dira.
-
Lehenengo irizpidea, langileen hizkuntza gaitasunari dagokiona, osatu da, langile tarte gehiago zehazteko. Era berean, irizpidea zorroztu da bermatu beharko baita bezeroa euskaraz artatua izango dela "Zerbitzua euskaraz" eta "Zerbitzua eta lana euskaraz" mailetan.
-
Aurreko irizpideetan formula hau ageri zen: "(...) elementuak euskaraz edo bi hizkuntzatan" egongo dira. Hemendik aurrera, "euskaraz" agertuko da, Ziurtagiriaren lana baita ziurtatzea elementuak euskaraz egongo direla. Beste hizkuntza batzuetan ere egon daitezke.
-
Orain arte, "Zerbitzua euskaraz" emateko garaian, urtebeteko epea ematen zen zenbait elementu euskaraz jartzeko. Hemendik aurrera, euskaraz egon behar dute elementu hauek:
-
Lan-hitzarmena; lan-kontratuak, bazkidetzak...; nominak; txantiloia eta erakundeak bete beharreko atala; kitatze-agiria (finikitoa); barne araudia; barne oharrak (zirkularrak, jakinarazpenak, bilera deiak); bileretako gai-zerrendak; harrera plana; txekeak.
Ikusi irizpideen atal eguneratua.
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin