Liburu gomendioa: '12etan Bermuta', Jasone Osoro

12etan-bermuta-portada.jpg

Bai Euskarari Ziurtagiriaren komunitatea 1.300dik gora ziurtagiridunek osatzen dute. Sektore anitzeko komunitatea osatzen dute ziurtagiria duten entitateek eta komunitate horri ikusgarritasuna eman nahi dio Ziurtagiriaren Elkarteak. Horretarako, sektore ezberdinekin lotutako albisteak, gomendioak etab. argitaratuko ditugu webgunean eta sare sozialetan.

Ziurtagiria duten zenbait liburu-dendak liburu gomendioak egingo dizkigute hilean behin. Gasteizko Albeniz liburu-dendako Josu Olanok egin digu lehen gomendioa:

Liburu gomendioa: '12etan Bermuta', Jasone Osoro

Jasone Osoro aski ezaguna da gure artean. Duela hilabete batzuk pertsonalki ezagutu nuen  Bastidan, Arabar Errioxako euskal liburu eta disko azokan. Bere azken liburuaz aritu zen: 12etan Bermuta

 
Iraitz Ugaldek Gaztezulo-n egindako komentarioa dakargu hona:
 
"Berta, eleberriko protagonista eta beronen hari gidaria, alaba, emaztea, laguna, arreba, maitalea eta ama da. Ingurukoekin hartzen dituen rolen bidez ezagutuko dugu, kapitulu bakoitzean bere bizitzaren puzzleko pertsona bat izango baitu hizpide. Neskatila deneko burutazioetatik hasten da nobela, Berta aratza eta moldeagarria den garaitik. Ama ezaxola batek utzitako herentzia emozionalaren zamak aurrerantzeko harremanak baldintzatuko dizkio. Eta udaberriarekin loratzen ikusiko dugu, usain gozorik gabeko larrosa bilakatzen eta petaloak banaka galtzen. Inolako galbaherik gabe, bakarrizketan diharduenaren desinhibizio osoaz mintzo zaigun emakumearen gogoetak dira. Gogoeta ankerrak, egiazkoak, miserableak bezain ederrak. Estilo airosoa eta bizkorra darabil Osorok, tabu gutxirekin, espresio esplizituan. Bertaren aurre-atze guztien argazkia osatzen amaituko du irakurleak, deskribapen eta kronologia astunetatik pasatu beharrik gabe. Bertak berak burutik pasatako guztia karminez komuneko ispiluan idatzi izan balu bezala, eszenaren halako elegantziaz, letra lodiaren halako baldarkeria".
 
Guztiz gomendagarria. On egin.
 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin