Aitortza egin zaie Uztaritzen euskararen presentzia handitzeko lanean ari diren entitateei

uztaritze-ziurtagiridunak2016.jpg

Ziurtagiriaren Elkarteak eta Herriko Etxeak, bigarren urtez, Uztaritzeko hainbat enpresa, saltoki, elkarte eta era guztietako entitateri Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa egin diete euskararen alde engaiatzeagatik. Ziurtagiriaren banaketaren aurretik mahai‐ingurua egin da ziurtagiridunen esperientziak partekatzeko.

Aurten ere Herriko Etxearekin elkarlanean Uztaritzeko elkarteei zuzendutako kanpaina burutu da, herrian alor sozialean euskararen presentzia garatzeko asmoarekin. Iaz hasitako elkarlanak fruituak ematen jarraitzen du eta aurten 11 ziurtagiri berri gehitu dira Uztaritzen.
 

Mahai‐ingurua

Ziurtagiriak banatzeaz gain, Bai Euskarari ziurtagiridunen lehen biltzarra iragan zen Uztaritzeko Herriko Etxean. Mahai-inguruan, Uztaritzeko eragile ezberdinek Bai Euskarari Ziurtagiriaz duten esperientzia partekatu zuten. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak, beharren arabera ziurtagiridunei ekartzen dien laguntza eta jarraipen berezia aipatu ziren, baita ere Uztaritzeko herriko etxeak entitateentzat sortu nahi lituzkeen euskarazko tresnak.

Euskaraz lan eta bizi ahal izateko elkarlana

Gaur egun 1.300 entitate inguruk Bai Euskarari Ziurtagiria dute Euskal Herrian. Ziurtagiriaren Elkartea alor sozioekonomikoko entitateen arteko elkarlana sustatzen ari da, batez ere merkataritzaren eta ostalaritzaren esparruetan, euskarak dituen eremuak babesteko eta eremu berriak bete ditzan. Helburu hori lortzeko baliagarria da Uztaritzeko Herriko Etxearekin eramandako elkarlana:

  1. Baliagarria Uztaritzeko alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko.
  2. Erakundeetan, bezeroei kontsumo­ harremanak euskaraz izateko aukerak emateko.
  3. Herrian euskararen presentzia nabarmen handitzeko.

Bai Euskarari ziurtagiria duten Uztaritzeko entitateak

1. Aquitaine travaux aquatiques
2. EURL Pocorena machines agricoles
3. Eliane Mendiboure arkitektoa
4. Uztaritzeko igerilekua
5. If diseinuak
6. Contrôle Auto Labourd
7. Lapurdi Garagea
8. Egur berri
9. Marko
10. EURL Esprit bois
11. Eki Begia oportegia
12. Errobiko kaskarotak
13. Herri soinu elkartea
14. Lapurtarren Biltzarra
15. Haizea musika eskola
16. Latsa elkarte gastronomikoa
17. Hitzopen gaztetxea
18. Les Labourdins musika
19. Uztaritzeko besta komitea
20. RCUJ errugbia
21. Zortziko
22. Burrunka
23. ASCA elkartea
24. Labourdins foot
25. Deneri idekia
26. Uzta merkatari elkartea
27. Haran Txomin sendagilea
28. Eliza hegi zahar etxea
29. Palmero argazkilaria
30. Hemengo
31. La ferme Elizaldia
32. Uztaritzeko herriko etxea
33. Errobiko Erreka Hitzarmenaren Sindikatu Anitza
34. Syndicat mixte d'assainissement URA
35. Ikas euskal pedagogia zerbitzua
36. Uztaritzeko gau eskola
37. Uztaritzeko ikastola
38. Saint Joseph lizeoa
39. SARL Ttirritta
40. Pizza Giorgio
41. EURL Brouchican
42. Chambres d'hôtes Bereterrenea
43. Entzun ikus elkartea (Gure Irratia)

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin