Euskara, Arabako saltokien erakuslehioetan

Parte-hartu "Udaberriko erakuslehioen Arabako V. Lehiaketa"-n

aenkomer-baieuskarari.jpg

Aenkomer-ek, Arabako Merkataritza Federazioak, Arabako komertzioen erakusleihoen lehiaketa antolatu du bostgarren urtez eta parte-hartzeko deialdia apirilaren 27a arte zabalik mantenduko da.

Egitasmo horren helburua da merkataritzaren eta horren sormenaren sustatzea, merkataritza bera erakargarriago bilakatu dadin. Komertzioaren dinamizazioa eta sektorearen profesionaltasuna islatu nahi dira eta, horretarako, Arabako saltoki ezberdinen aniztasun eta ekarpenen beharra nabarmendu dute Merkataritzako Federaziotik. 

Sariak

Lehiaketak sari ezbedinak izango ditu eta euskararen presentzia ezinbesteko faktorea izango da irabazleak hautatzeko orduan. Laugarren saria, Bai Euskarari Elkarteak banatuko du, euskara ondoen erabiltzeagatik. Era berean, gogorarazi aurreko urtean Bai Euskarari Elkarteak "erakuslehioan euskara ondoen erabaltzeagatik saria" eman ziola Elkar Fundazioari-i eta Ziurtagiriduna den Errota Hortz Klinikak jaso zuela Aenkomer-ek euskararen sustapenagaren aitortza moduan banatzen duen saria.

BOZKETA TEKNIKOA

  • Lehen saria: 1.000 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.
  • Bigarren saria: 600 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.
  • Hirugarren saria: 400 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.
  • Erakusleihoan euskara ondoen erabiltzeagatik saria (Bai Euskarari Elkartea): 300 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.

HERRITARREN BOZKETA  (Facebook bidez)

  • Lehen saria: 300 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.

Parte-hartzeko

Parte-hartzeko interesa dutenek 945 12 35 00 telefonora deitu behar dute, edo mezu bat bidali administracion@aenkomer.com helbidera eta izena emateko orriarekin batera ordainagiria helarazi apirilaren 27a baino lehen (bazkidea ez izanez gero). Bazkideentzat izen-ematea doakoa izango da; bazkide ez direnek 40 € + BEZ ordaindu behar dute.

Era berean parte hartzaileek lehiatzera aurkeztu duten espazioaren argazkia administracion@aenkomer.com helbidera bidali behar dute, maiatzaren 8a baino lehen.

Erakusleihoak maiatzaren 8tik 25era izango dira ikusgai, eta horretarako argiztatuak egongo dira 10:00etatik 22:00etara. Tarte horretan agerian egongo da lehiaketaren bereizgarria; hala egin ezean establezimendua lehiaketatik kanpo gera daiteke.

Epaimahaia eta balorazio irizpideak

AENKOMER, Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek epaimahaia izendatuko dute erakusleihoen apainketan eskarmentu handiko profesionalen artean. Profesional horiek Arabatik kanpokoak izango dira, inpartzialak direla bermatzeko. Epaileek maiatzaren 8etatik aurrera erakusleiho guztiak puntuatuko dituzte banaka-banaka. Epaile guztien puntuazioen batez besteko altuenak lortzen dituzten establezimenduak izango dira sarituak. Epaimahai teknikoak honako arlo hauek puntuatuko ditu, garrantzia erlatiboaren hurrenkeran:

1. Sormena eta originaltasuna 1 - 10 puntu

2. Produktua nola erakusten den 1 - 10 puntu

3. Argiztapena 1 - 10 puntu

4. Kromatistika 1 - 10 puntu

5. Lanketa eta akabera 1 - 10 puntu

6. Bai Euskarari ziurtagiria izateagatik 5 puntu (* "Erakusleihoan euskara ondoren erabiltzeagatik" ematen den sariaren kasuan balioetsiko da soilik)

Sarituen izenak 2018ko maiatzaren 24ko ekitaldian emango dira ezagutzera.

Animatu zaitezte euskara Arabako erakuslehioetara eramatera!

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin