ABB Niessen erreferentziala da euskara lan munduan txertatzeko bidean

olano-niessen.png

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak ABB Niessen bisitatu zuen atzo eta bertatik bertara jaso zuen euskararen erabileran egiten duten lanaren berri.

Oiartzungo ABB Niessen-ek 2014an eskuratu zuen Bai Euskarari Ziurtagiria, 100 urte bete zituen urte berean. 15 urtean zehar lantegi barruan egindako lanaren fruitua izan zen ziurtagiria eskuratzea eta harrezkero lanean jarraitzen dute euskararen erabilera sustatzen. Izan ere, barne-kohesiorako elementu garrantzitsua da euskara lantegian eta kohesio horrek ekoizpenean eta lehiakortasunean ere eragiten du.

Bai Aldizkariaren 15. zenbakian argitaratu genuen ABB Niessen-en inguruko erreportajea.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin