Arabako enpresetan euskararen erabilera areagotzeko doako pilotajeak egingo ditugu

pilotajea-araba-20181.png

Lanabes - Araban Euskara Lanean ekimenaren barruan, 21 enpresatan euskararen erabileraren diagnostikoak sustatzeko zerbitzuaren kontratua egin du Arabako Foru Aldundiak Bai Euskarari Elkartearekin. Hala, metodologia ulergarri eta pilotaje erraz eta doako baten bitartez, Arabako enpresetan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko laguntza eskainiko dugu, zerbitzua eta lan hizkuntza izateko ibilbidea zehazten.

Enpresetan egingo diren diagnostikoek ezaugarri hauek jasoko dituzte:

  • Hizkuntza gaitasuna.

  • Erakundearen irudi korporatiboa eta hizkuntza paisaia.

  • Erakundearen kanpo harremanak.

  • Erakundearen barne harremanak.

Horrez gain, diagnostikoarekin batera honakoa aurkeztu beharko da:

  • Mikroplana (ekintzen proposamena).

  • Hizkuntza egoeraren ziurtagiria.

Euskararen erabileraren gaineko diagnostiko bana izateko aukera duten enpresen artean honakoak lehenesten dira: Lanbide Heziketako ikasleen praktikak euskaraz egiteko hartzen dituzten enpresak, Lazarraga Sarietan, edo Aenkomer sarietan edo Arabako Merkataritza eta Industria Ganbaran saritutako enpresak. Halere, gainerako enpresak ez dira gutxiesten.

Iaz 18 entitatek lortu zuten Bai Euskarari Ziurtagiria

Pilotaje prozesua martxan izan zen 2018an eta, prozesu horri esker, Arabako 18 entitatek Bai Euskarari Ziurtagiria lortu zuten. Hala, enpresan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko lanean jarraituko dute entitateok.

Arabako entitateei zuzenduta

Zure entitatearen hizkuntza-egoera zein den jakin nahi izanez gero, autodiagnostikoa egin dezakezu. Zure erakundearen hizkuntza-egoera zein den ezagutzen lagunduko dizun aplikazioa da autodiagnostikoa. Maila zehatza jakiteko eta hobetzen laguntzeko zurekin harremanetan jarriko da Bai Euskarariko teknikari bat.

Arabako era guztietako entitateei zuzendurik dago pilotajea, beraz, prozesuan parte hartu nahi duten enpresak Bai Euskarari Elkartearekin jar daitezke harremanetan, autodiagnostikoa beteta, e-postaz: info@baieuskarari.eus edo telefonoz: 945215196  / 677415084.

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin