Gasteizen kontsumoa euskaraz sustatzeko kanpaina da #LehenHitzaEus - Lehen hitzak balio handia du, Bai Euskarari Elkarteak abian jarri du Gasteizko Udalaren laguntzarekin. Kanpainaren helburua da establezimendu eta kontsumitzaile gasteiztarrei bide berriak irekitzen laguntzea, euskara baliatu beharreko aldagai gisa harturik.
2017an egin zen lehen aldiz kanpaina eta Gasteizko euskararen mapa osatzea da proiektu honen muina. Horretarako, merkatariak eta ostalariak mapa horretan gehitzera animatu nahi ditugu.
Gasteizko autobusetan
Kanpaina ezagutarazteko ekintza ezberdinak egingo dira urtean zehar eta datozen egunetan, uztailaren 7ra bitartean, Gasteizko hiri-autobusetan, autobus geltokian eta Antso Jakitunean dauden pantailetan ikusi ahal izango dira kanpainarako sortutako bideo eta kartelak.
Zergatik kontsumitu euskaraz?
Zure harreman-hizkuntza delako
Konfiantza eskaintzen dizulako
Kalitatearen ikurra delako
Jasangarria delako
Gertutasuna eskaintzen duelako
Euskaraz erosi, euskaraz lan egin eta euskaraz bizi nahi duzulako
Merkataritzan, zertarako euskara?
Markaren posizionamendua hobetzeko
Bezeroarekiko gertutasuna eta konfiantza sortzeko eta sendotzeko
Bezero kopurua handitzeko eta fidelizazioa indartzeko
Merkatu berrietan sartzeko edo-eta etekinak areagotzeko
Talde kohesioa eta motibazioa bizkortzeko
Produktu /zerbitzu lehiakorrak eta kalitatekoak izateko
Euskaraz bizi eta euskaraz erosi edo euskaraz lan egin nahi duten pertsonei aukera errazteko
Lurraldearen eta pertsonen ongizatea hizkuntzekin / euskararekin ere lotzeko
Kanpainaren inguruko informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan info@baieuskarari.eus helbidera idatzita edo 945215196 telefonora deituta.
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin