Merkatariak eta ostalariak mapara gehitzera animatu nahi ditugu. Parte-hartzaileak Bai Euskarari Ziurtagiriaren bidez identifikatuko dira, bakoitza dagokion mailarekin: “Zerbitzua eta lana euskaraz”, “Zerbitzua euskaraz” eta “Euskararen bidean”.
Establezimenduek dagokien mailaren adierazgarri bat jasoko dute, kontsumitzaileei euskararen maparen parte direla erakusteko.