Gasteizko merkataritza eta ostalaritzan euskara erabiltzea sustatzeko kanpaina jarri du martxan Bai Euskarari Elkarteak; urrian zehar Bai Euskarari ziurtagiria duten Gasteizko dendetan euskaraz kontsumitzen duten bezeroek zozketa batean parte hartu ahal izango dute.
Saridunek erabaki ahal izango dute Bai Euskarari ziurtagiria duten zein enpresatan erabili bonoak.
Gasteizko #LehenHitzaEUS kanpainaren barruan kokatzen da ekimen hau. Horren helburua da establezimendu eta kontsumitzaile gasteiztarrei bide berriak irekitzen laguntzea, euskara baliatu beharreko aldagai gisa harturik. Hala, Gasteizko euskararen mapa osatzen joatea da kanpainaren muina, euskarazko kontsumoa errazagoa izan dadin.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Kaixo, egun on! Zein zenbaki dira sarituak? Mila esker!
Nº 13719 Nº 01466 Hauexek dira eman dizkidaten zenbakiak. Ez dakit non idatzi behar ditudan. Okindegietan esan zidaten hemen idazteko. Mila esker. Esther
Iruzkina egin