Bai Euskarari komunitatea osatzen duzuen kideekin komunikazioa erraztu eta baliabide berriak eskaintzeko asmoz iaz berritu genuen Baieuskarari.eus webguneko intraneta. Entitateok bertan lan egiteko aukera duzue, zuen konpromisoen jarraipena eginez, dagokizuen ziurtagiriaren irudia deskargatuz edo Bai Euskarari Elkartearen gainerako proiektuetan parte hartuz, adibidez.
Entitate bakoitzak bere txokoa du intranetean eta, bertan, honako informazio eguneratua aurkituko duzue:
Horiez gain, Bai Euskarari Elkartearen beste bi proiektuetako webguneetan saioa hasteko aukera dago bertatik, Enpresarean.eus eta Lansarean.eus lan-atarian, hain zuzen ere.
Intranetaren helbidea honakoa da: https://baieuskarari.eus/eu/saioa/login
Entitate bakoitzak jaso duzuen erabiltzaile-izen eta pasahitzarekin izango duzue bertan sartzeko aukera. Ez baduzue jaso edo galduta baldin baduzue, idatzi info@baieuskarari.eus helbidera.
Gogoratu zeintzuk diren egunotan gurekin harremanetan jartzeko bideak.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin