Telelanaren garai honetan ere garrantzitsua da langile eta bezeroekin euskaraz egiteko ohiturarekin jarraitzea edo ohitura hartzeko pausoak ematen hastea. Ea aholku hauek baliagarri zaizkizuen.
Zertarako euskaraz? Hemen bildu ditugu arrazoi batzuk:
Internetez lan egin behar dugun garai honetan lagungarri izango zaizkizuen zenbait aholku prestatu ditugu, Bai Euskarari Elkartearen Praktika egoki eta eredugarria euskaraz proposamenean oinarrituta.
Lanerako baliabideak
Euskaraz lan egiteko irizpideak eta baliabideak adostea, ezartzea eta komunikatzea; eta horien segimendua egitea.
Lanerako baliabideek (softwareak, dokumentazioak…) euskaraz lan egiteko aukera bermatzea.
Irudi korporatiboa
Webgunearen atal finko eta eduki guztiak euskaraz egotea.
Produktu eta zerbitzuen informazioa, katalogoak, etab. euskaraz eskaintzea.
Webgunean bi hizkuntza edo gehiago erabiltzen direnean, euskarari lehentasunezko tratamendua ematea.
Kanpo harremanak
Lehenengo hitzetik euskaraz.
Kasu guztietan, ahoz zein idatziz, bezeroa edo erabiltzailea euskaraz artatua izatea. Kontsumitzaileei eta erabiltzaileei zuzendutako elementuak euskaraz egotea.
Produktuen eta zerbitzuen gida liburuak, azalpenak eta bermeak euskaraz eskaintzea.
Bi hizkuntza edo gehiago erabiltzen direnean, euskarari lehentasunezko tratamendu formala ematea.
Prentsa idatziko, irratiko eta telebistako iragarkiak euskaraz zabaltzea.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin