Nola lortu Bai Euskarari Ziurtagiria?

zilia-youtube.png

Eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin lanean ari diren enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak identifikatu, aitortu eta pausoak ematen laguntzen dituen tresna da Bai Euskarari Ziurtagiria. Bai Euskarari Elkarteak kudeatzen du eta eskuratze-prozesuan elkartearen teknikariek laguntzen dute.

Zilia Heredia-Irigoyen da Bai Eukarari Elkarteko teknikarietako bat eta berak azalduko dizue nola lortu Bai Euskarari Ziurtagiria:

Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan:

2 modu dituzu:

Bete autodiagnostikoa: baieuskarari.eus/eu/auto-diagnostikoa

eta gu jarriko gara zurekin harremanetan!

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkinak

Inaxio Harategia S.L. 2022-09-26 18:53

Arratsalde on. Jakin nahi dugu Inaxio Harategia enpresa sartuta dago Bai Euskarari kanpainan. Uste dugu bai sartuta gaudela, lehen bai bagenun pegatina atean jarria. Konfirmatzen ahal diguzue horrela baldin bada? Mila esker. Agur



Iruzkina egin