Urgentziazko neurriak aurkeztu ditu Kontseiluak

Adierazpenaren_argazkia.jpeg

Alarma egoerak agerian utzi dituen gabeziei aurre egiteko urgentziazko neurriak aurkeztu ditu Kontseiluak. Krisiak sortu dituen kalteei aurre eginez, hizkuntza-politikak birpentsatzea eta etorkizun hobea eraikitzea da neurrion helburua. Kontseiluko bazkide guztiek parte hartu dute agerraldian eta bertan izan da Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria, Rober Gutiérrez. Agerraldian aurkeztu dute Geroa euskaratik adierazpena.

Oraindik ez dakigu COVID-19aren eragina zenbatekoa izango den, ezta zer nolako bilakaera izango duen ere. Dakiguna da krisi honek agerian utzi dituela gure gizartearen gabeziak, eta, ondorioz, zaurgarrienak eta gutxitutakoak izan direla kaltetuenak. Hizkuntza-eskubideen kasuan beste hainbeste gertatu da: ​euskal hiztun komunitateon eskubideak zapalduak izan dira ustezko berehalakotasunaren eta lehentasunaren izenean, eta euskalgintzarekiko erakundeen babes falta​ are begibistakoagoa izan da.

Lan munduari dagokionez, neurri hau proposatzen da gaur aurkeztutako adierazpenean:

Ekonomia berraktibatzera bideratutako programa eta laguntza deialdi guztietan, bai eta administrazioak aurrerantzean publiko egiten dituen kontratu edota lizitazio guztietan ere, hizkuntza-eskubideak bermatzera bideratutako klausula sozialak ezartzea eta betearaztea. Gaur egun, euskara ziurtagirien bidez edota euskara planen bidez, euren lan-jarduna euskalduntzeko prozesu egituratuak martxan dituzten enpresei begira, egoera honek atzerapausoak eragin ez diezazkien, galera arriskuak dituztenen kasuan, prozesu horiei eutsi ahal izateko laguntza lerro berezia sortzea.

Irakurri adierazpena osorik hemen

Euskara dugu saretzeko tresna. Geroa euskaratik

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin