Non kontsumitu dezaket bertan eta euskaraz?

babestu-komunitatea.jpg

Elkar zaintzeko garaia da, komunitatea babesteko garaia. Nik zu eta zuk ni. Aurrera egiteko eta babesteko beharrezkoa dugu elkarrekin egotea, elkarrekin lan egitea, elkar zaintzea eta elkarrekin saretzea.

 

Bai Euskarari Komunitatea osatzen duten entitateak euskararen aldeko konpromisoa hartu dute garai zail hauetan eta badira Euskararen Mapara gehitzen ari diren entitateak ere. #GeroaElkarrekinEraikiz izango du euskarak presentzia handiagoa.

Babestu zuk ere komunitatea, bertan eta euskaraz kontsumituz:

Kontsultatu

Segi dezagun #GeroaElkarrekinEraikiz , euskaratik eta euskaraz.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin