Hazten doa Bai Euskarari Komunitatea eta horrekin batera baita Euskararen Mapa ere. Geroz eta gehiago zarete euskaraz erosi edo euskaraz lan egin nahi duten pertsonei aukera errazten dieten enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak.
Bizitzen ari garen garai zail hauetan ere, badira euskararen aldeko konpromisoa hartzen duten entitateak. Horren adibide ditugu Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu berri duten bost entitate hauek:
Eureka! Zientzia Museoa, Donostia - Zerbitzua Euskaraz
Añanako Gatz Harana Fundazioa, Gesaltza Añana (Araba) - Euskararen Bidean
Grupo Gisma, Donostia - Euskararen Bidean
Patirke estetika zentroa, Gasteiz - Euskararen Bidean
Ramiro Mata Artstudio, Donostia - Euskararen Bidean
Zorionak eta ongi etorri Euskararen Mapara!
Zuk ere aukera duzu Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu eta Euskararen Mapara gehitzeko. Interesa baduzu, bi bide dituzu:
Denon artean arlo sozioekonomikoko eremu guztietan sustatuko dugu euskararen erabilera!
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin