Arabako Lurralde Historikoan kokatuta dauden eta hizkuntza kudeaketarekin kezka duten enpresen arteko foro bat da, besteak beste, ardura hauek izango dituena: euren jardunaz duten jakintza, gogoetak eta kezkak partekatzea; elkarrengandik ikastea; jakintza berria sortzea eta Arabako Lurralde Historikoaren alor sozioekonomikoan euskararen erabilera hobetzen laguntzea.
Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Udalak Arabako Foru Aldundiarekin bat egin dute Lanabes - Araban Euskara Lanean programari bultzada emateko. Proiektua hiru administrazioen arteko lankidetzaren emaitza da.
Foroan parte hartzeko lehentasuna izango dute ondorengo enpresek:
Tamaina ertain-handiko enpresak eta merkatal guneak.
Orain arte euskara sustatu dutenak eta etorkizunean ere urratsak eman nahi dituztenak.
Noiz: Urriak 30
Ordutegia: 9:00 - 11:00
Lekua: Europa Biltzar Etxeko FLORIDA aretoan (Gasteiz hiribidea, 85)
Foroan COVID-19ari dagozkion segurtasun protokoloak beteko ditugu:
*Goiko argazkian, 2018an egin genuen 'Araban Euskara Lanabes' jardunaldia.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin