Zarauzko 31 entitate euskaraz lan egiteko eta bizitzeko aukerak sortzen

Zarautz_datuak_(1).jpg

Zarauzko Udalak eta Bai Euskarari Elkarteak elkarlan hitzarmena berritu dute arlo sozioekonomikoan eragiten jarraitzeko.

Urtero egin ohi dugu Zarautzen Bai Euskarari Ziurtagiriaren hitzarmena sinatzeko ekitaldia, baina aurten, Covid-19ak eraginda, ez da ekitaldirik egingo. Dena dela, aitortu nahi dugu, garai zail hauetan ere, Zarauzko 31 enpresa, saltoki eta entitateek euskaraz lan egiteko eta bizitzeko aukerak sortzen egiten duten lana.

Zarautzen 31 establezimenduk dute Bai Euskarari Ziurtagiria eta orain dela 15 urte sortu zen Zarauzko Udalaren eta Bai Euskarari Elkartearen arteko hitzarmen honen bidez, horietako 28 babesten dira.

Jaso ezazue gure aitorpenik handiena. Animo eta besarkada bana denoi!

#GeroaElkarrekinEraikiz

Elkar zaintzeko garaia da, komunitatea babesteko garaia. Aurrera egiteko eta babesteko beharrezkoa dugu elkarrekin egotea, elkarrekin lan egitea, elkar zaintzea eta elkarrekin saretzea, #GeroaElkarrekinEraikiz izango baitu euskarak presentzia handiagoa.

Bai Euskarari Elkartean uste dugu garai hauetan bertakoa, gertukoa zaindu behar dugula, eta tokikoetan tokikoena dugu euskara. Bila ezazu zure herrian euskaraz zerbitzua ematen dizun jatetxe, denda edo enpresa hori. Jarrai dezagun #GeroaElkarrekinEraikiz, euskaratik eta euskaraz.

Zarauzko Euskararen Mapa

  1. Andere Produktu Profesionalak - Zerbitzua euskaraz
  2. Asti Pinturak - Euskararen bidean
  3. BIOARARTEKO Landa-Ingurumen zerbitzuak - Zerbitzua euskaraz
  4. Blasenea Mintegi Ekologikoak - Zerbitzua euskaraz
  5. Borda Ardoak - Zerbitzua euskaraz
  6. Chapucetti Diseinuak - Zerbitzua euskaraz
  7. Eguzki Taberna - Zerbitzua euskaraz
  8. Ekia pentsioa - Zerbitzua euskaraz
  9. EKOLIO Olio Birziklapena  - Zerbitzua euskaraz
  10. Etxabe Confort   - Euskararen bidean
  11. Euskadiko Halterofilia Elkargoa -    Zerbitzua euskaraz  
  12. Harrespil Hilerri eta Hileta Zerbitzuak S.L.  - Zerbitzua euskaraz
  13. Hotel Restaurante Argiñano -    Euskararen bidean    
  14. Inmobiliaria Orio Txoko Txiki S.L.  - Euskararen bidean  
  15. Iruretagoiena Harategia - Kukulu -    Zerbitzua euskaraz
  16. Laguntasuna S.Coop.  - Euskararen bidean
  17. Laia Janari Denda  - Zerbitzua euskaraz
  18. Lizardi lanerako arropa-denda   - Zerbitzua euskaraz  
  19. LURBERRY Fruitu txikien landare mintegi ekologikoa  - Zerbitzua euskaraz
  20. Martiarena zapategia  - Zerbitzua euskaraz
  21. Mendizabal Kinkila Denda  - Zerbitzua euskaraz
  22. Orizar Burdindegia S.L  - Euskararen bidean
  23. Oteitza Lizeo Politeknikoa  - Zerbitzua eta lana euskaraz    
  24. Salbatore Mitxelena Ikastola   - Zerbitzua euskaraz
  25. Solozabal Autoeskola - Zarautz  - Zerbitzua euskaraz
  26. Talai Berri Txakolindegia  - Zerbitzua euskaraz
  27. Tropela Informatika eta Euskara Elkartea  - Zerbitzua eta lana euskaraz
  28. Ulacia bidaiak S.L. -    Euskararen bidean
  29. Zarauzko AEK euskaltegia   - Zerbitzua eta lana euskaraz   
  30. Gipuzkoako Ur Kontsortzioa - Zarautz  - Zerbitzua euskaraz
  31. KSB Itur Spain S.A.  - Euskararen bidean

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin