Euskararen aldeko konpromisoa hartu zuten 37 entitatek 2020an
Bizitzen ari garen garai zail hauetan ere, badira euskararen aldeko konpromisoa hartzen duten entitateak, euskaraz erosi edo euskaraz lan egin nahi duten pertsonei aukera errazten dieten enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak. Horren adibide dira 2020 urtean Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu eta Euskararen Mapara gehitu ziren 37 entitateak. Zorionak eta ongi etorri guztioi!
'Zerbitzua eta lana euskaraz' ziurtagiria
'Zerbitzua euskaraz' ziurtagiria
'Euskararen bidean' ziurtagiria
-
Alfa Formación y Consultoría, Galdakao (Bizkaia).
-
Añanako Gatz Harana Fundazioa, Gesaltza Añana (Araba).
-
Arquisocial, Villabona (Gipuzkoa).
-
Badegi Aholkulariak, Donostia.
-
Bertako Igogailuak - Araba, Gasteiz.
-
Bertako Igogailuak - Bizkaia, Amorebieta (Bizkaia).
-
Bertako Igogailuak - Gipuzkoa, Arrasate (Gipuzkoa).
-
Bertako Igogailuak - Zentrala, Anoeta (Gipuzkoa).
-
Blum-Novotest Iberica, Ermua (Bizkaia).
-
CEA Formación, Gasteiz.
-
Dekoleihoak, Gasteiz.
-
Do's Formación, Beasain (Gipuzkoa).
-
Enargia, Azkaine (Lapurdi)
-
Gaztekin - Lakuademia, Gasteiz.
-
Grupo Gisma, Donostia.
-
Helmet House, Eibar (Gipuzkoa).
-
Industrial Borobil, Villabona (Gipuzkoa).
-
Inutec diseño, Bilbo.
-
Keinuak Aretoak, Gasteiz.
-
Kupah Healthy Investigation, Miñao (Araba).
-
Laida Aguerretche-Colina Psikologoa-Psikoterapeuta, Ziburu (Lapurdi).
-
Loyola Norte, Astigarraga (Gipuzkoa).
-
Patirke Estetika Zentroa, Gasteiz.
-
Ramiro Mata Artstudio, Donostia.
-
Soluciones Decorativas Ibaizabal, Bilbo.
-
Sorpresa Opariak, Amurrio (Araba).
-
Tasty Food and Wines, Gasteiz.
-
Up Formación, Bilbo.
-
Urko Servicios de prevención, Donostia.
-
Viuda de Sainz, Abanto-Zierbena (Bizkaia).
Gehitu zaitez Euskararen Mapara
Zuk ere aukera duzu Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu eta Euskararen Mapara gehitzeko. Interesa baduzu, bi bide dituzu:
Denon artean arlo sozioekonomikoko eremu guztietan sustatuko dugu euskararen erabilera, #GeroaElkarrekinEraikiz, euskaratik eta euskaraz.
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin