Euskararen Egunaren baitan, Zarautzen eta Gernika-Lumon euskararen erabilera eta sustapena egiten duten enpresa, erakunde eta eragileen lana aitortu nahi izan dute. Bi herrietako udalekin hitzarmena du Bai Euskarari Elkarteak.
Gernika-Lumon, Euskararen Nazioarteko Egunean, Haurren aurrean helduok heldu kanpainaren adierazpena irakurri zuten, eta Betikoa Gertukoa argazki lehiaketaren sariak eta Bai Euskarari Ziurtagiriak banatu zituzten. (Argazkiaren egilea: Busturialdeko Hitza)
Aurten 23 entitatek jaso dute ziurtagiria.
Zarautzen, berriz, Euskara zinegotziak adierazi zuenez, Zarautzen euskara "osasuntsu" dago: "Zarauztarron %74a euskaldunak gara, baina gero eta euskaldunagoa izatea nahiko genuke." “Euskarak bizi-indarra izateko, erabili egin behar da: edozein unetan, edozein tokitan, edozein jardueratan euskaraz egiteko aukera izatea oso garrantzitsua da”.
Duela 16 urte hasi zen Bai Euskarari Elkartearen eta Zarauzko Udalaren arteko elkarlana eta urte guzti hauetan zehar, herriko enpresa ugarik lortu dute Bai Euskarari ziurtagiria.
2021ean, herriko 28 enpresak lortu edo berritu dute euren ziurtagiria eta lanketa horretan Bai Euskarari Elkartearen aholkularitza jaso dute. Horretarako, Zarauzko Udalak 3.253,69 euroko ekarpena egin du. Hemen duzue Zarauzko entitateen zerrenda:
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin