Arabako Enpresen Fororako izen-ematea zabalik

ArabakoEnpresenForoa.jpg

Arabako Lurralde Historikoan kokatuta dauden eta hizkuntza kudeaketarekin erantzunkizuna duten enpresekin foro bat eratu zuten 2020an Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak lankidetzan, Arabako alor sozioekonomikoan euskara sustatzeko asmoz. Foroak segida izango du 2022an ere, eta Lanabes talde eragileko partaide den Bai Euskarari Elkartea arduratuko da bere kudeaketaz.

Maiatzaren 3an egingo da lehen bilera, aurreko urteetan egon ez diren enpresekin.

EMAN IZENA - ARABAKO ENPRESEN FOROA 2022

Aurreko urteetan foroan parte hartu duten enpresen iritziz, guztion artean lortu behar dugu barrura begira edo-eta bezeroekiko harremanetan euskara ere baliatzen duten edo baliatu nahi duten gero eta enpresa gehiago identifikatzea, elkartzea eta sare sendo bat osatzea, gizartearen isla izango dena. Bakoitzak bere egoera dauka, bere helburuak, bere erritmoa… baina helburua da elkarri laguntzea, elkarrengandik ikastea, ereduak zein baliabideak eskaintzea eta elkarrekin erronkari aurre egitea Arabako Lurralde Historikoaren alor sozioekonomikoan euskararen erabilera hobetzen laguntzeko.

2021eko foroan, enpresa partehartzaileek beraien erronkak identifikatu zituzten eta horien lanketarekin hasi ziren. Horregatik, aurten, ekintza eta pertsona estrategikoak identifikatzea ezinbestekoa izango da konpromisoa hartzeko eta urratsak egiteko garaian. Foroaren bidez, Arabako enpresek pausoak emango dituzte eta, horretarako, lehentasunezkotzat jo dira hizkuntza gaitasunaren eta komunikazioaren lanketa.

Bilerak

Lau bilera/foro antolatuko dira guztira. Lehenengo bilera enpresa berriak erakartzeko baliatuko da, eta hauek aurreko urtean hasi zirenekin parekatzeko baliatuko dugu. Honakoa da aurreikusitako egitaraua:

  • 0 Bilera: Maiatzaren 3an (aurreko urteetan egon ez direnentzat)

  • 1 Bilera: Maiatzaren 19an

  • 2 Bilera: Ekainaren 8an

  • 3 Bilera: Ekainaren 30ean

EMAN IZENA - ARABAKO ENPRESEN FOROA 2022

NOIZ: Maiatzak 3

ORDUTEGIA: 9:00 - 11:00

LEKUA: Europa Biltzar Etxea (Gasteiz hiribidea, 85)

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin