Euskara eroso erabiltzeko praktika onak, Lazarraga saridunen eskutik

ArabanEuskaraLanean333.png

Lazarraga Sariak 2010ean lehen aldiz banatu zirenetik, asko izan dira saritu ditugun Arabako entitateak. Euskara enpresan txertatzeko pausoak eman dituzte eta beste zenbait enpresarentzako eredu dira entitate horiek. Horregatik, euskara eroso erabiltzeko hainbat praktika on jaso ditugu Lazarraga Sariak eredu proiektuaren bitartez.

Lazarraga Sariak eredu: praktika onak

Era berean, atal horretan bildutako praktika onen bideoak zabalduko ditugu sare sozialetan #ArabanEuskaraLanean traola erabilita. Zuek ere ezagutzen duzuen Arabako enpresaren baten praktika onen bat partekatu nahi baduzue, traola hori erabil dezakezue. Anima zaitezte!

Lazarraga Sariak

Lazarraga Sarien bidez, alde batetik, Arabako lan munduko eragileak eta espazioak aktibatu nahi dira eta, bestetik, Arabako Lurralde Historikoaren eta Trebiñuko Konderriko esparru sozioekonomikoan euskara txertatzeko eta hedatzeko egindako lana aitortu eta saritu. Bai Euskarari Elkarteak antolatzen du sariketa, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin