Zer dira?

Lazarraga Sarien helburu nagusia da Arabako Lurralde Historikoaren eta Trebiñuko Konderriko esparru sozioekonomikoan euskara txertatzeko eta hedatzeko egindako lana aitortzea eta saritzea. Hala, Lazarraga Sarien bidez, bi urtean behin, euskararen normalizaziorako bide honetan urratsak ematen ari diren entitateak zein pertsonak saritzen ditugu. Haien lana, konpromisoa eta helburua lortzeko duten ilusioa aitortuz.

Sariketa bi urtez behin antolatzen du Bai Euskarari Elkarteak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Lazarraga Sariak saridunak

Urtez urte

Hauek izan dira zazpi edizioetako saridunak:

  • 2022: Biosasun, Errota Hortz Klinika, Angosto Kanpina, Emaize Sexologia Zentroa eta EBA S.L.
  • 2020: ARTgia Sorgune Aretoa, ASASAM elkartea, Uriarte Industrial, Museo del Órgano jatetxe begetarianoa eta Bertako Igogailuak.
  • 2018: Aiaraldea Kooperatiba Elkartea, Trebiñu Sagardotegia, Baiona Hortz Klinika, Gamarrako Ostalaritza eskola eta Paul Urkijo.
  • 2016: Adigrafik, Txema Pascual, Etxeko Baratza, Lautada Bizirik eta Ciudad Jardín.
  • 2014: Besa upategia, Electra Vitoria, Oreka IT, Agirre Lekue botika eta Aner Garmendia.
  • 2012: Abel Enbeita, Cuadrabus, Gometegui, Assa Ikastola eta Villa Lucía.
  • 2010: Kepa Mendia, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, JEZ Sistemas Ferroviarios, Skunk Funk eta Launa Upategia.

Azken edizioa

Biosasunek, Errota Hortz Klinikak, Angosto Kanpinak, Emaize Sexologia Zentroak eta EBA S.L.-k jaso zituzten azken edizioko, 2022ko, Lazarraga Sariak, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen alde egindako lanaren errekonozimendu gisa. Bost saridunek dute Bai Euskarari Ziurtagiria.

IKUSI ARGAZKIAK

2022ko azaroaren 24an, Artiumen egin zen sari-banaketa ekitaldia, Arabako lan munduko, euskararen arloko eta instituzioetako ordezkariak bertan zirela.