Ez adiorik, Xabier!

xabiermenditxikitua.jpg

Xabier Mendiguren Bereziartu idazlea, itzultzailea eta Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi ohia hil da.

Ezkion (Gipuzkoa) jaio zen, 1945. urtean, eta euskararen inguruan eman zuen bizitza. Ikastolen mugimenduan ibili zen. Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi izan zen haren sorreratik 2010era arte, eta euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak.

Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusi zela sortu zen Bai Euskarari Elkartea, Ziurtagiria sortu eta 7 urtera. Lekukoa emateko ekitaldia egin zen 2007an Donostiako Kursaalen. Idazkari nagusi ohi zela, 2011n, Bai Euskarari Laguna oroigarria jaso zuen euskararen normalizazioaren alde egindako lanagatik.

Rober Gutiérrezek Twitterren esan duen moduan "Erreferente handi bat" galdu dugu: "Izugarrizko pribilegioa izan dut Xabierrekin Kontseiluaren sorreratik lan egiteko aukera izan dudalako, #BaiEuskarari kanpainan hasi eta Bai Euskarari Elkartea sortu bitartean… Asko zor diogu Xabierri, egindako ekarpenagatik eta berarekin batera ikasi dugunagatik. Gugan zaude. Ez adiorik, Xabier!"

Mendiguren adierazpenak 'Bai Euskarari Laguna' oroigarria jaso ondoren, 2011n:

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin