Batu Euskararen Mapara

Batu_euskararen_mapara_2023_148_x_104(1).jpg

Asko gara euskaraz bizi nahi dugunak, euskaraz ikasi, jokatu, erosi, saldu, sortu… azken finean, gure egunerokoan euskara eroso erabiltzeko aukera izan nahi dugunak. Ipar Euskal Herrian badira urtero euskararen aldeko konpromisoa hartu eta Euskararen Mapara batu diren entitate ugari, eta horrek kontsumo-ohituretan zein lan-harremanetan ere badu eragina

Bai Euskarari Ziurtagiriaren helburuetako bat euskararen erabilera areagotu nahi duten entitate horien identifikazioa egitea da, herritarrek jakin dezaten non eta nola izango zaien erosoagoa euskaraz aritzea. Honek euskarari prestigioa ematen dio eta ikusgarritasuna irabaziko du gure kaleetan.

EEP-rekin lankidetza

Euskararen Erakunde Publikoak Bai Euskarari Elkartearekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzea erabaki du aurten Ipar Euskal Herriko establezimendu, komertzio, elkarte, saltegi eta enpresei euskara haien egunerokoan txertatzen laguntzeko, kontsumitzaileei euskaraz aritzeko aukerak errazteko eta euskarari ikusgarritasuna emateko.

Batu Bai Euskarari Komunitatera, osatu dezagun elkarrekin Euskararen Mapa

Zuek ere aukera duzue Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu eta Euskararen Mapara gehitzeko. Interesa baduzue, bi bide dituzue:

Bai Euskarari Elkartean euskara egunerokoan erosotasunez erabili nahi dugunak asko garela argi utzi nahi dugu, horregatik abiatu nahi dugu #BatuEuskararenMapara kanpaina. Elkarrekin eraginkorragoak eta indartsuagoak garelako, #BatuEuskararenMapara.

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin