Eusko Jaurlaritzaren Lanhitz programaren helburua da enpresetan euskararen presentzia eta erabilera areagotzea, baita euskara entitatearen kudeaketa-sisteman txertatzea ere. 2024ko deialdian ere 4 talde daude, diruz lagun daitezkeen ekintzen arabera.
Lehenengo multzoa: lantokian euskararen erabilera, ezagutza edo presentzia indartzea helburu izan behar dute aurkeztutako ekintzek.
Bigarren multzoa: entitateak 2024an, lehenengoz, diagnostikoa eta euskara-plana egingo ditu, entitatearen jardueran euskara pixkanaka txerta dadin. Hautaz gain, euskararen erabilera sustatzeko jarduera solteak ere egingo diren adierazi behar da. Horrela bada, jardueren helburuak eta horien deskribapena ere zehaztu beharko dira.
Hirugarren multzoa: eskatzaileek aurkeztu behar dituzten kudeaketa-planek EMEren araberakoak izan behar dute.
Laugarren multzoa: entitateak euskararen erabilera indartzeko hizkuntza-proiektu estrategiko bat garatzea. Entitateak nahi duen markoa erabili dezake proiektu hori garatzeko.
Diruz laguntzen diren kontzeptuak:
Itzulpenak
Aldibereko itzulpen zerbitzua
Langileen euskalduntze zein alfabetatze ikastaroak
Langileentzako prestakuntza-ikastaroak euskaraz
Aldahitz edo gisako metodologian oinarritutako prozesuak
Euskararen sustapen orokorrarekin lotutako ekimenak edota euskararen motibazio ekimenak
Softwaregintza
Ekintzen edo plangintzaren jarraipena, ebaluazioa, inplementazioa eta egokitzapena
Erakundearen diagnostikoa eta euskara planaren diseinua (2.multzoa)
Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago uztailaren 8ra bitartean, hau barne.
Eskabidea bideratzeko hemen sakatu.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin