Urriaren 30ean itxiko da Lazarraga Sarietarako hautagaiak aurkezteko epea. Horietatik bost aukeratuko ditu Lazarraga Sarien zortzigarren edizioko epaimahaiak. Azaroaren 14an, 13:30ean, Artium Museoan egingo den ekitaldian emango da horien berri. Ekitaldian parte hartu nahi duzu? Bete beheko estekan aurkituko duzun formularioa:
LAZARRAGA SARIAK 2024 EKITALDIA
Arabako eta Trebiñuko Konderriko eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko lana saritzea helburu du Lazarraga Sarien zortzigarren edizioak. Bai Euskarari Elkarteak eta Arabako Foru Aldundiak antolatzen dituzte, bi urtean behin.
Biosasunek, Errota Hortz Klinikak, Angosto Kanpinak, Emaize Sexologia Zentroak eta EBA S.L.-k jaso zituzten azken edizioko, 2022ko, Lazarraga Sariak, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen alde egindako lanaren errekonozimendu gisa. Bost saridunek dute Bai Euskarari Ziurtagiria.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin