Euskarazko publizitatea eta hizkuntza-eskubideak
XIX-XX. mendeen arteko trantsizioko hamarkadetan,
kapitalismoa hedatzearekin batera,
"lehiakortasuna" kontzeptua sortu zen: publizitateak izugarrizko garrantzia hartu zuen produktuak saldu eta zerbitzuak eskaintzerakoan…baita
euskaraz ere.
Bizkaiko eta
Gipuzkoako merkatari euskaldunen kopurua garrantzitsua zen garai hartan. Nahiz eta mundu sozioekonomikoa batez ere erdalduna izan,
bezeroen eta merkatarien arteko ahoz-ahozko harremanak euskaraz izaten ziren nagusiki.
Markinako Patxi Juaristi Soziologian doktoreak
idatzitako lan batean ageri den bezala, Bizkaiko eta Gipuzkoako
harreman-sareko euskaldunen dentsitate handiari esker, kontsumitzaile eta erabiltzaileak euskaraz aritzen ziren salerosketatan.
Euskarazko publizitateak
salmentak handitzen eta lehiakideengandik bereizten laguntzen zien enpresei: kontsumo-gizartea sortzen ari zen heinean, enpresak konturatu ziren publizitatea zela
kontsumitzaileak erakarri eta euren
leialtasuna sustatzeko iturria.
Hasiera-hasieratik dago merkatari eta enpresen aldetik euskarari funtzio guztiak emateko gogoa. Deigarria da gogoratzea
Credit Lyonnais euskarazko iragarkiak erabiltzen hasi zela bezero euskaldunak lortzeko. Euskarazko honelako iragarkiak
mundu osoko ordezkaritzetan jarri zituen Credit Lyonnais-ek,
“Mintzatzen da euskaraz” esloganarekin:
“Trukatzen da erri danetako dirua eta papera. Pagatzen dira alde guztietako letrak eta chekak. Baita ere amerikako beste onelako diru gai guziak eta gañerako diru tratu danak. Gordetzen dira berriz artarako egiñak dauden kuchetan nahi diran urre, zillar eta balio aundiko zernahi gauza.”
Gainera, nahiz eta mundu sozioekonomikoan eta gizartean erdarak aurrera egin,
euskarazko publizitatea egiteari eusten zitzaion, hainbeste non euskarazko iragarkiak komunikabideetara erakartzeko publizitatea ere agertzen zen.
Hurrengo hamarkadetako egoera politikoek euskarazko publizitateak gizartearengan zuen eragina ezabatu zuten:
“En todos los cafés. En todos los restaurantes. En todas las tiendas[…]Si eres español, habla español” eta antzeko aginduek
publizitateak aurretik identifikatu egiten zuen kontsumitzaile eta erabiltzaile euskaldunaren talde hori ukatuko zuten.
Gaur egun,
euskarazko publizitatea etekin ekonomikoaz besteko onuraren seinale garbia da gizartearentzat: kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideen babesa.
Bai Euskarari Ziurtagiriari esker,
erakunde eta enpresa guztiak prest egongo dira bezeroaren eskubide horiei guztiei arreta emateko.
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin