Lehen hitzak balio handia du kanpaina kontsumoa euskaraz sustatzeko helburuz sortu zuen Bai Euskarari Elkarteak Gasteizen, Udalaren babesarekin. Harrezkero urtero egin da hirian kanpainarekin lotutako ekintzaren bat.
Kanpainaren helburua da establezimendu eta kontsumitzaileei bide berriak irekitzen laguntzea, euskara baliatu beharreko aldagai gisa harturik.
Kontsumitzaileak giltzarri dira kanpaina honetan eta hiru dira erronkak:
Euskararen Mapa da proiektu honen muina. Bai Euskarari Ziurtagiridunek osaturiko merkataritza planoa gizartearen eskura jarriko dugu, euskarazko kontsumoa errazagoa izan dadin. Era berean, merkataritza eta ostalaritzako establezimenduak mapan gehitzera animatu nahi ditugu, euskara negozioan txertatzeak dituen onurak ikusaraziz.
Beraz, alde batetik, euskarazko kontsumoa sustatuko dugu kontsumitzaileen artean eta, bestetik, euskarazko eskaintza areagotzea bilatuko du pixkanaka handitzen joango den euskararen mapak.