Saridunek erabaki ahal izango dute Bai Euskarari ziurtagiria duten zein enpresatan erabili bonoak.
Bazkariak edo afariak astean zehar; eguneko menuaren balioa izango dute.
Bai Euskarari Elkartetik kontsumoa euskaraz sustatzeko kanpaina bat abian jarri genuen 2007an Gasteizen, Udalaren babesarekin. Horren helburua izan zen establezimendu eta kontsumitzaile gasteiztarrei bide berriak irekitzen laguntzea, euskara baliatu beharreko aldagai gisa harturik.
Gasteizko merkataritza eta kontsumoan euskararen erabileraren egoera ezagutzeko helburuarekin kalera atera ginen. Elkarrizketak egin genituen #LehenHitzaEUS kanpainaren protagonistek euskara nola bizi duten jakiteko eta lehen hitza euskaraz egiteak dituen abantailak erakusteko.
Bestalde, 2019an Gasteizen merkataritza eta ostalaritzan euskaraz kontsumitzen dutenen artean zozketa bat jarri genuen martxan.
Gasteizko merkataritza eta kontsumoan euskararen erabileraren egoera ezagutzeko helburuarekin kalera atera gara. Elkarrizketak egin ditugu #LehenHitzaEUS kanpainaren protagonistek euskara nola bizi duten jakiteko eta lehen hitza euskaraz egiteak dituen abantailak erakusteko.