S’ouvre dans un nouvel onglet
Saioa hasiContact

Lazarraga Sariak 2026 ekitaldia, azaroaren 12an

Urriaren 26an itxiko da Lazarraga Sarietarako hautagaiak aurkezteko epea. Horietatik bost aukeratuko ditu Lazarraga Sarien bederatzigarren edizioko epaimahaiak. Azaroaren 12an, 13:30ean, Artium Museoan egingo den ekitaldian emango da horien berri. Ekitaldian parte hartu nahi duzu? Bete beheko estekan duzun formularioa:

Arabako eta Trebiñuko Konderriko eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko lana saritzea helburu du Lazarraga Sarien bederatzigarren edizioak. Bai Euskarari Elkarteak eta Arabako Foru Aldundiak antolatzen dituzte, bi urtean behin.

Aurreko edizioa

Grafik Sareak, Sartu Álavak, Elkar Gasteizek, Hyundai Eskak eta Jimmy Jazzek jaso zituzten azken edizioko, 2024ko, Lazarraga Sariak, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen alde egindako lanaren errekonozimendu gisa. Bost saridunek dute Bai Euskarari Ziurtagiria.