S’ouvre dans un nouvel onglet
Saioa hasiContact
Les Prix Lazarraga Sariak
Lazarraga Sariak 2026
| Proiektuak
| Les Prix Lazarraga Sariak | Lazarraga Sariak 2026

Lazarraga Sariak 2026

Ezagutzen al duzu Arabako edo Trebiñuko arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzeko lanean eredugarri den enpresarik, merkataririk edo erakunderik? Bada, haien ahalegina aitortzeko unea iritsi da.Bai Euskarari Elkarteak eta Arabako Foru Aldundiak, Lanabes – Araban Euskara Lanean ekimenaren eskutik, Lazarraga Sarien 9. edizioa jarri dute martxan.

Erakunde askok euskara egunerokoan txertatzeko eta beraien entitateetan tresna transbertsal eta sozializatzaile bihurtzeko esfortzu handia egiten dute. Lan hori lehenetsi eta txalotzeko asmoz, bost sari banatuko ditugu aurten.

Baina saridunak nortzuk izango diren erabakitzeko, zure laguntza behar dugu! Zure enpresak, auzoko dendak edo ezagutzen duzun erakunderen batek sari hau merezi duela uste baduzu, egin ezazu zure proposamena.

Nori zuzendua: Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko Konderriko enpresa, entitate edo pertsona fisikoei.

Hautagaitzak aurkezteko epea: urriaren 25era arte zabalik.

Sari-banaketa: azaroaren 12an, Gasteizko Artium Museoan.