Saioa hasiContact

BLAN zikloturista probaren hizkuntza-praktika behatuko dugu: zure laguntza behar dugu!

Larunbat honetan, irailaren 12an, BLAN zikloturista proban jarriko dugu gure arreta osoa; bertaratuko bazara, zure laguntza behar dugu euskararen presentzia neurtzeko.

Bai Euskarari Elkartean Gasteizko ekitaldien hizkuntza-erabilera aztertzen jarraitzen dugu. Udalaren Euskara Elkargunearen eskariz, Udalak diruz lagundu edo babestutako ekitaldietan euskararen errealitatea zein den neurtzen ari gara. Ez da egiten dugun lehen behaketa, baina BLAN probaren datu-bilketa arrakastatsua izateko ezinbestekoa zaigu herritarron parte-hartzea.

Nola lagun dezakezu?

Probara joatekoa bazara —ikusle zein parte-hartzaile gisa—, egin gure begi eta belarri lanak:

  • Erreparatu hizkuntzari: Jarri arreta esatarien hizkuntzan, seinaleztapenetan, idatzizko informazioan eta antolatzaileen mezuetan.
  • Bete formularioa: Ekitaldiaren ondoren, sartu gure atariko formularioan eta erantzun galdera labur batzuei.

Zure ekarpena ezinbestekoa dugu argazki fidagarria lortu eta Gasteizko kirol zein kultura ekitaldietan euskararen normalizazioan urratsak emateko. Eskerrik asko aldez aurretik!