Zer baliabide dago lan munduan euskara sustatzeko?

1713256991412.jpg

Ane Insua Bai Euskarari Elkarteko aholkulariak lan munduan euskararen sustapenerako hainbat baliabideren berri eman zuen joan den larunbatean, Urruñako Lanbide Foroaren lehen edizioan. Enplegatzaileak eta lan bila dabiltzanak harremanetan jartzea izan zen foroaren helburua eta Urruña eta inguruetako 50 bat lagun bildu ziren bertan.

Onurak

Insuak aipatu zuen bezalan, lanean euskara txertatzeak onura hauek ditu:

Lurraldearekiko atxikimendua

  • Langile euskaldunen asebetetzea.
  • Bezero euskaldunen euskaraz aritzeko nahia errespetatzea.
  • Tokikoari balioa ematea.

Barne kohesioa

  • Langileentzako euskarazko formakuntza kolektiboak proposatzea laneko harremanak indartzen ditu, helburu partekatuak.

Koherentzia etikoa

  • Hezkuntzarekiko eta belaunaldi berriekiko.

Onura ekonomikoa

  • Bezeroak irabaztea.
  • Kontratazio hobea.
  • Euskal Herri osoko lan harremanak sustatzea.

Hizkuntza biziaraztea

  • Egunerokoan euskararen presentzia bermatuz eta espazioak eskainiz hizkuntzari ikusgarritasuna ematen zaio.
  • Euskara erabiltzeko aukerak areagotzen ditu.

Baliabideak

Bai Euskarari Ziurtagiria euskara lanean txertatzeko tresna eraginkorra da eta elkarteak beste hainbat proiektu ere baditu horretan laguntzeko: Lansarean lan-ataria, Enpresarean enpresen sarea eta Euskaragileak batzordea, besteak beste.

Ezagutu Bai Euskarari Ziurtagiria | Proiektuak

Zure erakundearen hizkuntza-egoera zein den ezagutu nahi baduzu, auto-diagnostikoa egin dezakezu:

Auto-diagnostikoa

 



 

Chers amis, et chères amies,
 

Vous aussi vous pouvez soutenir notre projet en devenant Bai Euskarari Laguna.

L’objectif de l’association Bai Euskarari est d’impulser l’utilisation de l’euskara dans le secteur socio-économique, et cela dans tout le Pays Basque. Le certificat ou Label bai Euskarari est l’élément le plus distinctif de l’association, et en plus de ce projet, nous en avons d’autres qui visent à accroître l’utilisation de l’euskara toujours dans le secteur socio-économique : tel que le réseau d’entreprise et de professionnel Enpresarean, le portail de travail Lansarean, le comité d’entreprise Euskaragileak, Lanabes-Araban Euskara Lanean, etc.

Notre projet est principalement viable grâce à l’apport des entités certifiées, à savoir grâce à la communauté Bai Euskarari. Cependant, vous pouvez tout de même soutenir notre projet sans obtenir de certificat en devenant Bai Euskarari Laguna.

De plus, l’association Bai Euskarari a reçu la dénomination d’activité prioritaire de mécénat par Gizpukoako Foru Aldundia. Ainsi, vous aurez un avantage fiscal dû à la contribution faite à Bai Euskarari : une déduction de 18% pour les entreprises et 30% pour les particuliers.

 

DEVENEZ MEMBRE DE LA COMMUNAUTE BAI EUSKARARI

 


Commenter