Ane Insua Bai Euskarari Elkarteko aholkulariak lan munduan euskararen sustapenerako hainbat baliabideren berri eman zuen joan den larunbatean, Urruñako Lanbide Foroaren lehen edizioan. Enplegatzaileak eta lan bila dabiltzanak harremanetan jartzea izan zen foroaren helburua eta Urruña eta inguruetako 50 bat lagun bildu ziren bertan.
Insuak aipatu zuen bezalan, lanean euskara txertatzeak onura hauek ditu:
Lurraldearekiko atxikimendua
Barne kohesioa
Koherentzia etikoa
Onura ekonomikoa
Hizkuntza biziaraztea
Bai Euskarari Ziurtagiria euskara lanean txertatzeko tresna eraginkorra da eta elkarteak beste hainbat proiektu ere baditu horretan laguntzeko: Lansarean lan-ataria, Enpresarean enpresen sarea eta Euskaragileak batzordea, besteak beste.
Ezagutu Bai Euskarari Ziurtagiria | Proiektuak
Zure erakundearen hizkuntza-egoera zein den ezagutu nahi baduzu, auto-diagnostikoa egin dezakezu:
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Do a comment