Auzolan erraldoia Ablitasen, euskarari bultzada emateko

errigora.jpg

Lanerako gogo handiarekin izan ziren Bai Euskarari Elkarteko kideak joan den larunbatean Ablitasen, Errigoraren kaxak prestatzeko auzolanean. Aurten bero handirik ez eta berokiak jantzita hasi zuten goiza, baina bazkalordurako eguzki epelaren pean paella gozoa bazkaltzeko aukera izan zen.

Txandaka esperientzien gunera hurbiltzeko eskatu zieten, indarrak berreskuratu eta Ager zonaldearen egoera ezagutzeko: ikastola kopurua, AEK-k dituen bulegoak… Errigorako komunitatea osatzen duten eragile ezberdinen arteko topaketa ere izan zen eta giro ederrean Nafarroako hegoaldean euskarari bultzada emateko elkartearen aletxoa jarri nahi izan zuten. Amaia Atxukarro eta Uxue Andoño Bai Euskarari Elkarteko aholkulariak izan ziren bertan auzolanean.

#EuskarariPuzka

Produktu desberdinetako hainbat ekoizle daude gaur egun Errigoran eta 11 urte hauetan lan handia egin dute Nafarroa Hegoaldean euskarari bultzada emateko. Egindako lanetako bat izan da ekoizle etxe guztietan euskara planak abian jartzea. Horrela, lan munduan euskarari lekua eginez.

Bai Euskarari komunitateko kide da Errigora eta Bai Euskarari Saria jaso zuten pasa den urtean, beraien lana eredugarri baita lan munduan euskara txertatzen ari diren gainerako eragileentzat ere.



 

 

Chers amis, et chères amies,
 

Vous aussi vous pouvez soutenir notre projet en devenant Bai Euskarari Laguna.

L’objectif de l’association Bai Euskarari est d’impulser l’utilisation de l’euskara dans le secteur socio-économique, et cela dans tout le Pays Basque. Le certificat ou Label bai Euskarari est l’élément le plus distinctif de l’association, et en plus de ce projet, nous en avons d’autres qui visent à accroître l’utilisation de l’euskara toujours dans le secteur socio-économique : tel que le réseau d’entreprise et de professionnel Enpresarean, le portail de travail Lansarean, le comité d’entreprise Euskaragileak, Lanabes-Araban Euskara Lanean, etc.

Notre projet est principalement viable grâce à l’apport des entités certifiées, à savoir grâce à la communauté Bai Euskarari. Cependant, vous pouvez tout de même soutenir notre projet sans obtenir de certificat en devenant Bai Euskarari Laguna.

De plus, l’association Bai Euskarari a reçu la dénomination d’activité prioritaire de mécénat par Gizpukoako Foru Aldundia. Ainsi, vous aurez un avantage fiscal dû à la contribution faite à Bai Euskarari : une déduction de 18% pour les entreprises et 30% pour les particuliers.

 

DEVENEZ MEMBRE DE LA COMMUNAUTE BAI EUSKARARI

 


Commenter