S’ouvre dans un nouvel onglet
Saioa hasiContact

Hurrengo Euskaragileak Topaketa urriaren 8an egingo da Arrasateko Edertek zentroan

Bai Euskarari Elkarteak kudeatzen duen Euskaragileak batzordeak hitzordu berri bat antolatu du udazken honetarako. Urriaren 8an, osteguna, Euskaragileak Topaketa egingo da Arrasateko Edertek zentro teknologikoan. Topaketa honen helburu nagusia da enpresetan euskararen kudeaketan aurrera egiteko eredu praktiko eta inspiratzaileak ezagutzera ematea eta elkarbanatzea.

Goizeko 9:00etan hasi eta 12:00ak arte, bertaratzen direnek gertutik ezagutu ahal izango dituzte hainbat erakundek euskararen erabilera sustatzeko abian jarritako ekimen arrakastatsuak. Edertek zentroko bisita gidatu batekin hasiko da eguna, eta ondoren, eremu ezberdinetako profesionalek euren esperientziak partekatuko dituzte hitzartzeen tartean.

  • Eguna: Urriak 8, osteguna.
  • Ordua: 09:00 – 12:00.
  • Lekua: Edertek zentro teknologikoa (Isasi Kalea 6, Arrasate, Gipuzkoa). Nola iritsi.

Egitaraua

09:00 – 09:45: Bisita gidatua Edertek zentroan.

09:45 – 10:00: Ongietorria.

10:00 – 11:15: Hitzartzeak:

  • Edertek. Usoa Egurbide eta Onintze Gorospe: Enpresa Arnasgune.
  • Mondragon Unibertsitatea. Xabier Sagarna: Hainbat praktika eta ekimen on (erabilera neurketa, euskara zerbitzua, langileen harrera…).
  • Miguel Altuna Lanbide Heziketa. Gorka Lazkano: Ikasleen euskalduntze eredua: murgiltze ibilbidea.
  • Athlon. Judith Eraña: Nola Euskaldundu Finlandian sortutako EVE software terapeutikoa.
  • Fagor taldea. Joxean Alustiza: Euskara sustatzeko ekimenak: Fagor Euskara Sariak.

11:15 – 11:30: Galdera-erantzunen tartea.

11:30: Gosaria, talde argazkia eta agurra.

Enpresetan euskararen normalizazioan sakondu eta beste eredu batzuetatik ikasi nahi duen ororentzat aukera paregabea izango da Arrasatekoa.